“Xavier Alvarez de Eulate” agiriko V. pintura-lehiaketa egingo da larunbatean Arantzazun

2017/09/12
Haur, gazte eta helduen kategoriak berezitu dira

  Arantzazuko Basilikako beirateen egilea omenduz sortu zuten Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur fundazioak Xabier Alvarez de Eulateren izena daraman aire zabalean egindako pintura azkarreko lehiaketa hau. 

  “Xavier Alvarez de Eulate” pintura-lehiaketako V. ekitaldian nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoria baitaude: helduena (16 urtetik gorakoak), gazteena (12 eta 16 urte bitartekoak) eta haurrena (11 urte artekoak). Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein txoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute. Teknika librea baliatuz egileak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Horretarako, 10:00etatik 17:00ak arteko epea zehaztu da. Izan ere, mihiseak zigilatu,  10:00etatik 12:00etara egingo da Gandiaga Topagunean. Lanak jaso berriz, leku berean, 16:00etatik 17:00etara jasoko dira.

  Epaimahaia, goi mailako artista eta adituek osatuko dute: Edorta Kortadi arte kritikoak, Xabier Egaña eta Luis Lascurain pintoreek eta Leire Fernandez Arte Ederretan doktorea denak. Sariei dagokienean, helduen kategoriako lehenengoak 1.500€ eta diploma eskuratuko ditu, bigarrenak 750€ eta diploma eta hirugarrenak 400€ eta diploma. Gazteen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek pintura-material sorta bana eskuratuko dute.

  Pintura-lehiaketara aurkeztutako lan guztiak, dira urriaren 7tik 29ra ikusgai jarriko dira Gandiaga Topagunean. Erakusketa asteburu eta jai-egunetan zabalduko da eta sarrera doan izango da.

  Zapatuko pintura lehiaketa hau frantziskotarren ordenak eman duen pintore onenetarikoari gorazarre egiteko Arantzazun azken urteetan antolatzen ari den ekintza-programa zabalaren baitan kokatu behar da. Aipagarriak dira, esaterako,  Álvarez de Eulatek bere lanetan egiten zuen kolorearen eta argiaren erabilpena aztertu eta zabalduz Maushaus arkitektura-estudioak Arantzazun eskaini dituen haur- lantegiak edota, Aste Santua tarteko Donostiako Santa Maria Basilikan ikusgai izan diren erakusketa tematikoak.

Iturria: Oñati Irratia