“Sindrome de Angelman” Elkarteak martxan jarri duen kanpaina Oñatin ere garatzen ari da.

2013/01/18
Sakeleko telefono zaharrak jasotzen ari dira. Helburua, gaitzaren inguruko ikerketarako dirua batzea da.

  ASA elkarteak martxan jarri berri duen kanpaina, erabilitako mugikor eta tabletak biltzean datza. Funtzionatu edo ez, sakelekoak eta tabletak jasotzen dituzte, telefoniako konpainiei saltzeko asmoz. Horrela, elkarterako dirua eskuratuko dute gaitzaren inguruko ikerketa sustatu ahal izateko.

  “Sindrome de Angelman” deritzona, gaixotasun neurogenetikoa da, bereizgarri kliniko oso definituekin dagoena eta 15 kromosomari lotuta dagoena. Ezaugarriak, besteak beste, honakoak dira: atzerapen mental gogorra, hizketa eza, ataxia eta itxura pozgarria izatea. Mikrozefalia eta konbultsioak ere ohikoak dira.

  Gaur egun, Estatu Batuetan “Sindrome de Angelman” gaitzaren sendabidea aurkitzeko frogak egiten ari dira farmako batzuekin. Froga hauen lehen emaitzak aurten bertan izatea espero da, horrek, familien itxaropena sortu duelarik. Baina ikerketa lanekin jarraitzeko dirua behar da eta horretan hasi da “Sindrome de Angelman” elkarte hau.

  Oñatin, udalaren lankidetzarekin, sakeleko telefono zaharrak uzteko kutxak jarri dira hiru eraikin publikotan: Kultur Etxean, Kiroldegian eta Gaztelekuan. Baina ekimenak arrakasta izan dezan, herritarrei, kanpaina honetan modu aktiboan parte-hartzera deitzen zaie.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!