“Ocho apellidos vascos” filma 12 aldiz emango da gurean, ostiralean hasi eta datorren asteazkenera bitartean.

2014/03/25
Card image cap
Egunero, emanaldi bikoitza izango da, 19.30 eta 22.30tan

  Emilio Martinez-Lazarok zuzendutako “Ocho apellidos vascos” filmak sortu duen ikusminari erantzuteko, 12 emanaldi antolatu dituzte asteburu eta datorren asterako. Ostiraletik asteazkenera bitartean, filma egunero bitan pantailaratuko da, arratsaldeko 7 eta erdietan eta gaueko 10 eta erdietan. Beraz, normalean, ostiraletik astelehenera izan ohi diren zine komertzial emanaldiak beste bi egunez luzatuko dira eta emanaldi kopurua bikoiztu baino gehiago egingo da, 5 izan ordez 12 izango baitira, esan bezala. Horrek, etzi hasi eta apirilaren 7ra arte egunero, etenik gabe, zine emanaldiak izango ditugula esanahi du, aste bateko emanaldi komertzialek hurrengoko zine klubekoarekin bat egingo baitu.

  Aipatu behar da gainera, arratsaldeko emanaldira joan eta sarrerarik gabe geratuz gero, gaueko emanaldirako sarrera eskuratu ahal izango dugula. Hori dena den, egun bereko emanaldietarako izango da soilik. Hau da, arratsaldeko emanaldirako sarrerak agortuz gero, ilaran zain geratu diren ikusleek gaueko emanaldirako sarrerak erosteko aukera izango dutela.

  Astelehenak bestela ere izaten duen berezitasunari eutsiko zaio eta  ikuslearen eguna izaki, zine sarrerak euro bat merkeago salduko dira bai arratsalde nahiz gaueko emanaldirako.

  “Ocho apellidos vascos” filma 12 aldiz emateak ez du asteroko beste bi zitetan eragingo eta ostegunean, zine klub saioa izango da eta larunbata eta domeka arratsaldetan berriz, haurren emanaldiak. Publiko gaztetxoari propio zuzenduta, asteburuan, FUTBOLIN filma argentinarra pantailaratuko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!