“Migrazioak eta eskubide sozial unibertsalak” izeneko mintegi berria hasi da gaur Lege Soziologia Institutuan

2015/05/07
Card image cap
Jatorri ezberdineko 16 ikerlarik bat egin dute

  Nazioarteko arauen ikuspegitik abiatuta, etorkinen babes sozialaren inguruko ikerketa zabaldu asmo da aste honetako mintegian. Gaiak, behartutako etorkinen edo errefuxiatuen kasuan ere garrantzia badu ere, nagusiki, arrazoi ekonomikoengatik migratu dutenengan zentratuko da. 

  Nazioarteko araudiak etorkinei aitortzen dizkien eskubide eta babesa hiru mailatan aztertuko da mintegian zehar:  etorkinaren estatusari begiratu gabe eta modu erregularrean dagoen ala ez begiratu gabe, guztiei aplikatu dakiekeen eskubide unibertsal eta oinarrizko babes soziala batetik; herrialde ezberdinen artean adostutako etorkinen eskubide sozialak eta joan etorri askea babesten duten eskualde mailako markoak bigarrenik, eta azkenik, tokian tokiko arautegi nazional edo estatalak.

  Hala, eskubide sozialen arloan herrialdeen mugetatik haratago doazen arautegiak nola adosten diren eta zein babes eskaintzen duten, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetan nagusiki zein errealitate dagoen, edota osasun zerbitzua ziurtatu ahal izateko dauden aukerez eztabaidatuko da, besteak beste.

  Unibertsitate zaharrean, Europa, Ipar Amerika, Asia eta Afrikatik etorritako adituak daudela kontutan hartuta, nazioarteko errealitate anitz eta zabalaren argazki nahikoa argia ateratzeko aukera izango da mintegian zehar. Mintegia, bihar arratsaldean amaituko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!