“Lan egiteko aldi baterako migrazioa” izeneko mintegia amaituko da gaur arratsaldean Unibertsitate Zaharrean

2015/06/12
Aldi baterako migrazio honek, ekonomia globalean azpimarratzeko garrantzia azpimarratzekoa du

  Globalizazioak lan merkatuen mugak desagerrarazi ditu. Lan egiteko helburuz aldi baterako migratzen dutenen fenomenoa geroz eta garrantzitsuagoa da. Nazioarteko erakundeek ere, era honetako migrazio fluxuak bultzatzen dituzte ekonomia globalean duten garrantziagatik.

  Inmigrazioa, harrera herrialdearen eskulan eta ekonomia beharrekin lotzen da sarritan baina gogoan hartu behar da, fenomeno honek politika, gizarte eta kulturan dimentsio handiagoa duela. Geroz eta gehiago dira herrialde ezberdinetan loturak dituzten lagunak. Familia eta kultura harreman transnazionalak eta bestelako elkarte sareak sortzen dituzte. Lan egiteko aldi baterako migrazioak herrialde industrializatuetan sortzen dituen egoerak ere aztergai garrantzitsua dira. Eta hori, kasu praktikoetatik abiatuta egiten ari dira, atzo ezkeroztik nazioarteko 19 aditu Lege Soziologia Institutuan.

 Lan egiteko aldi baterako migrazioa mintegia, gaur arratsaldean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia