“La trinchera infinita” pelikulak 2019ko film onenaren Forqué saria eskuratu du

2020/01/13
Card image cap
Zine arloko ekoizleek ematen dituzten sariak dira eta askok Goya sarietan ere bozkatzen dute

  Horixe azpimarratu zuen Aitor Arregik Kontzejupetik aldizkarian, Goya sarien harira egindako elkarrizketan. Forqué sariek geroz eta sona handiagoa dutela eta termometro moduko bat izaten direla esan zuen. Beraz, larunbateko sari banaketaren ondoren La trinchera infinita pelikularen aukerak gehitu egin direla esan daiteke. Kontu egin behar da bai Forqué sarietarako baita Goya sarietarako ere, Arregi, Garaño eta Goenagak zuzendutako filmak Pedro Almodovarren Dolor y gloria edota Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra filmak lehiakide dauzkala.

  Almodovarren Dolor y gloria filman egindako lanagatik Antonio Banderasek irabazi du aktore onenaren Forqué saria eta emakume aktore onenarena berriz, Marta Nietok, Rodrigo Sorogoyenen Madre filman egindako lanagatik. Film hau, urtarrilaren 2an Oñatin ikusgai izan zen, Zine klub emanaldian.

  La trinchera infinita filmako zuzendari eta ekoizleek Antonio de la Torre eta Belen Cuesta aktore protagonistei eta senideei eskaini zieten Forqué saria, senideei etxetik urrun lan egitean izan duten pazientzia eskertuz. 30.000 euroko saria da Forqué saria.

  Urtarrilarren 25ean berriz, Malagan egingo da Goya sarien banaketa ekitaldia. La trinchera infinita filmak 15 izendapen ditu, ia aipatutako pelikula onenarena ez ezik, zuzendari, jatorrizko gidoi, jatorrizko musika, aktore protagonista eta aktore errebelazio onenen izendapenak eta arlo tekinkoan, produkzio zuzendaritza, argazki zuzendaritza, muntaia, zuzendaritza artistiko, arropa diseinu, makilaje eta ile apainketa, soinu eta efektu berezi onenen izendapenak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!