“La trinchera infinita” Oscar sarietan lehiatuko da

2020/11/03
Card image cap
Espainiako zine akademiak Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren pelikula hautatu du

  Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko bi hautagai zeuden Moriartikoen pelikularekin batera: Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak. Espainiako zine akademiak gaur bertan jakinarazi du La trinchera infinita aukeratu duela.

  Bigarren aldia da Moriarti taldearen film bat Oscar sarietarako lehian izango dela, lehena Loreak izan zen, 2015ean.

  Oscar sariak 2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte Los Angelesen baina hartarako lehia hasita dago. Espainiako hautagai izatetik Oscar sarietako galan aurkeztuko dituzten azken bost filmetako bat izateko bidean beste “deskarte” batzuk gainditu behar baitira. Zentzu horretan garrantzitsua da Ameriketako Estatu Batuetan publikoak filma ezagutzea. AEBko Netflix plataforman zapatuan estreinatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!