“La trinchera infinita” filmak 15 izendapen ditu bihar banatuko diren Goya sarietarako

2020/01/24
Card image cap

  34.  Goya sariak banatuko dira bihar Malagan. La trinchera infinita filmak 15 izendapen ditu, besteak beste, pelikula onena, zuzendari onena, edota aktore gizon eta emakumezko onenak kategorietan. Alde teknikoari dagozkion izendapen ugari ere baditu, eta horiek bereziki poztu zituzten zuzendariak, talde osoaren lana aitortzen dutelako.

  Moriarti Produkzioak  aurreko filmak,  Handiak 10 Goya sari eskuratu zituen, La trinchera infinitak zenbat lortzen dituen bihar gauean jakingo dugu.

  La trinchera infinita filmak 15 izendapen ditu Goya sarietarako baina gehiago dituztenak badaude:Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerrak 17 izendapen ditu eta Pedro Almodovarren Dolor y gloriak 16.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!