“Keniako Masaien artzaintzari xake mate” hitzaldia antolatu du Lege Soziologia Institutuak datorren asteazkenerako

2021/02/17
Card image cap
Oskar Epelde kazetariaren hitzaldia online izango da

  Keniako Masaiek orain arte lur komunitariotzat izan dituztenak partzelatu egin nahi dituzte hainbat eragilek, eta oso egoera zaurgarrian daude masai familiak; haien bizimodu tradizionala izan den abeltzaintza eta artzaintza ibiltaria arriskuan bait daude. Oskar Epelde kazetari arrasatearra Kenian dago eta bertatik, Zoom plataformaren bitartez, zuzeneko konexioa egingo du hitzaldia eskaintzeko.

  Lege Soziologia Institutuak Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin antolatu duen hitzaldia da Keniako masaien artzaintzari xake mate izenekoa. Hitzaldia otsailaren 24an, 17:30tan izango da. Hitzaldia irekia eta doan izango da, interesa duten guztientzat, baina Zoom plataformara sartzeko gonbidapena jasotzeko, aurrez izena eman beharko da. Izena emateko mezua bidali behar da honako helbide elektronikora: m.mesonero@iisj.es

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!