“Jare Kuartela” ekimenak sinadura bilketa jarri du martxan, Goardia Zibila Oñatitik joan dadin eskatuz

2019/05/17
Card image cap
Herritarrak biltzen diren kale eta ekintzetan jarriko dira sinadura paperak, ekainaren 15era arte

  Izan ere, egun horretan, sinadura bilketa kanpainaren amaiera irudikatuko duen argazki erraldoia aterako baita plazan. Bitartean, pintxo-potetan, larunbatetako azoka gunean edota auzo jaietan, Jare kuartela ekimenera atxikitzeko sinadura paperak jarriko dira herritarren eskura.

  Guardia Zibilaren presentzia gure herrian salatu eta arbuiatzeko Fan Hemendik eguna ospatu izan da azken urteetan arrakasta handiz. Orain, urteetako lana kapitalizatu asmoz, Jare Kuartela ekimena jarri dute abian herriko hainbat eragilek, eta sinadura bilketa hasi dute, ahalik eta herritar gehienen babesa jaso eta urteetako aldarria formalki instituzioetara eraman eta Oñatiren desmilitarizazio prozesua abian jartzeko helburuz.

  Guardia zibilaren presentzia justifikatzen duen ardura edo konpetentziarik ez duela eta gaurko garaietan tokirik ez duela aldarrikatuz, herritarrak Jare kuartela ekimenera batzeko gonbidapena egin da astean, sinadura bilketaren berri eman zen agerraldian. Ekainaren 15era arte luzatuko da sinadura bilketa, esan bezala. Egun horretan herriko plaza bete nahi dute, argazki erraldoia atera eta Jare Kuartela ozen aldarrikatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!