“Geuretik sortuak” proiektuaren baitan lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Udalbiltzak

2021/03/31
Card image cap
Hitzarmenaren babesean egonaldi artistikoa egingo da Oñatin eta emaitza ere herrian aurkeztuko da

  Egoera zaila bizi duten kultura arloko eragileei laguntzeaz gain, kulturaren eta artearen esparruan euskarazko eskaintza areagotzea da, besteak beste, Udalbiltzak abian jarri duen Geuretik sortuak proiektuaren helburua. Azken batean, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da helburua, eta helburu horrekin egonaldi artistikoak antolatuko dira ekimenarekin bat egin duten 27 udalerrietan. Oñati da horietako bat. Udalbiltzak egina du, dagoeneko, aurtengo ekitaldian babestuko dituen proiektuen aukeraketa, eta laster emango du jakitera zein proiektu bideratu herri bakoitzera. Sortuko diren lanen zabalpena urte honen amaieran eta 2022an zehar egingo da.

  Geuretik sortuak ekimenak 700 mila euro inguruko aurrekontua du guztira, eta Oñatiko udalak ia 27.000 euroko ekarpena egingo du bi urtetan, 15.000 euro aurten eta beste 11.867 datorrenean.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!