“Etxean kirolariekin solasean” saioa itxiko du gaur Aratz Losada lankideak Izaro Elorza alkatea elkarrizketatuta

2020/05/08
Card image cap
20:05etan hasiko da Losadaren Instagrameko perfilean

  Martxoaren 23an hasi zen Kiroletako gure lankidea Etxean kirolariekin solasean elkarrizketa tarteak osatzen. Orain arte 34 elkarrizketa egin ditu perfil oso ezberdineko herriko kirolariekin eta horrek bakoitzaren istorio eta egunerokoa gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini die jarraitzaileei. Ez hori bakarrik, jakinmina astetzeko bidea ere bai, Instagrameko elkarrizketara sartzen zirenek galderak egiteko aukera baitzuten. Horrela ezagutu ditugu irakasle, ikasle, kazetari, okin, guraso, udaltzain eta bestelako lanetan dabiltzan herritar asko.

  Baina egoera aldatu da eta kirola etxetik kanpora egiteko baimena berriro daukagun honetan elkarrizketa saioari amaiera ematea erabaki du Aratz Losadak eta gaur bertan izango da Izaro Elorza alkatea elkarrizketatuta. 20:05etan hasiko da Losadaren Instagrameko perfilean, hau da, @a3losada perfilean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!