“Barrura begiratzeko leihoak” ETAko presoei buruzko dokumentala bi aste barru ikusi ahal izango da Oñatin.

2012/11/14
Azaroaren 30etik abenduaren 5era bitartean 5 emanaldi programatu dira.

  Udal gobernu taldeak antolatu ditu aipatu dokumental emanaldiak. Ekintza Euskal Herria Herrijorran egitasmoaren barruan kokatzen da. Aurretik, “Gazta zati bat” dokumentala ere eskaini zen eta Euskal Herriko egoera oinarri hartuta hitzaldiak eta mahai ingurua egin ziren.

  “Barrura begiratzeko leihoak” izeneko dokumentalak bost historia biltzen dituela esan genezake. Bost zuzendarik, beste horrenbeste euskal presoen ingurukoak kontatzen baitituzte.

  Estreinatu aurretik, dokumentalaren inguruan polemika piztu zen, Donostiako udalak diru-laguntza agindu ziola eta Barne Ministeriok Bildu legez kanpo uzteko mehatxua egin baitzuen. Presio horien ondorioz, ZINEZ ekoiztetxeak diru laguntzari uko egin zion.

  Dokumentala, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoan estreinatu zen orain hamabost egun dela eta ordutik, herririk herri erakusten ari da. Debagoienan, esaterako, Arrasaten ikusi ahal izan zen hilaren hasieran. Oñatin, berriz, azaroaren 30etik abenduaren 5era arte ikusteko aukera izango dugu.

  Konkretuki, emanaldiak, lau egunetan programatu dira: azaroaren 30an, abenduaren 1 eta 4an, arratsaldeko 7 eta erdietan eta abenduaren 5ean, emanaldi bikoitzean, 19.30 eta 22.30tan. Emanaldi batzuk, asteburutan izango diren arren, berez zine komertzialik ez dagoen ordutan pantailaratuko da. Sarrerak bi eurotan salduko dira.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!