2019ko udal egutegia inprentan da jada

2018/12/03
Euskararen erabilera normalizatu eta sustatzeko martxan jarri diren egitasmo ezberdinak bilduko ditu

  Oñati euskaraz dabilen herria da 2019ko egutegiaren lema eta mezu nagusia. Hori, hainbat irudiren collage batek azalduko du. Euskararen erabilera normalizatu eta sustatzeko Udaleko Euskara departamentuak urteetan martxan jarri dituen egitasmo eta kanpainetako logo, argazki eta kartelez irudikatuko da 2019ko egutegia.

  Datorren urteko egutegiak diseinu berria izango du, irudi nagusi bakarra eta hilabete bakoitzari dagokion orri bana, behealdean espiralez lotuta. Egutegian herri mailan esanguratsuak diren jai eta ospakizun nahiz aldarrikapen egunak bereziki azpimarratuta agertuko dira, urtero bezala.

  Udal egutegiaren 900 ale egingo dira eta ohikoa denez,  udal zerbitzu, ikastetxe, denda eta bestelako lokal publikoetara banatuko dira. Soberan geratzen direnak Turismo bulegoan salgai jarriko dira. 2019ko udal egutegia inprentan da jada. Lana, Ezkio Itsasoko ADAKI inprimategian egiten ari dira eta aurrekontua 1.440 euro izango da, diseinu eta inprimatze lanak barne.

Iturria: Oñati Irratia