2018ra arteko lan hitzarmena adostu da BETIK enpresan

2016/11/08
Card image cap
Hitzarmen berrian lan erreforma ez aplikatzeko klausulak jaso dira

  35 bat langileko plantilla du gaur egun Betik enpresak. Gehienak, emakumeak dira eta 2015etik hitzarmena berritu gabe zuten. Bost urte zeramatzaten gainera soldatak izoztuta.

  Orain lortu den lan hitzarmenak hobekuntza ugari ekarriko dizkie. 2016. honetan, % 2ko soldata igoera izango dute plantillako langile guztiek eta lankideen aldean, 650 € gutxiago kobratzen zuten 11 langileren soldata besteen pare jasotzea lortu da. Parekatze hori 2016. honetan jada aplikatuko zaie. 2017 eta 2018rako, KPIa gehi % 0,5, gutxienez, igoko zaie soldata eta kontsumo prezioen indizea dena delakoa ere, % 0,75eko igoera ziurtatuta izango dute.

  Betik lantegian nagusi den ELA sindikatuak eman du lortutako hitzarmenaren berri eta oso positiboki baloratu du 2018ra arte adostu den konbenioa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!