2018ko aurrekontuetan jaso diren hainbat proiektu abiatzeko proposamenak aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2017/12/14
Card image cap
San Lorentzo auzoko 9. areako irisgarritasun lanez eta San Martin auzoko "Baratzako pikua" parkeaz eztabaidatuko da

  40 gai jaso dira gaurko lan zerrendan eta aipagarria da horietako zenbait datorren urteko aurrekontuetan aurreikusi direla. San Lorentzo auzoko irisgarritasun lanekin jarraituko du udalak 2018an. 9. arean bildutako eremua egokituko da eta gaurko bileran, egingo diren lanen proiektua onartu eta lizitazioa hastea proposatuko da. 9. area igogailua eta Errekalderako tunel arteko gunea da. Olaran paisaia egitasmoarekin jarraituz bestalde, San Martingo Baratzeko pikua deritzon parkea ere datorren urtean egin asmo da. Gaurko gobernu batzarrean jolasgune horren proiektua esleitzea proposatuko da.

  Hirigintza eta Zerbitzuak batzordearen eskutik, Herribusa zerbitzurako markesinak erostearen gaia ere aztertuko da. Herribusa, esperientzia piloto moduan hasi zen baina egonkortzeko erabakia hartu zuen gobernu taldeak. Zerbitzua datozen 8 urtetan kudeatzeko esleipena martxan da une honetan. Herriko garraio publiko zerbitzua hobetze aldera hainbat markesina erosi eta jarriko dira, orain arte pinturaz markatu diren geltokiak egonkortuz.

  Urtea amaitzen ari denaz ohartzeko beste gai bat aurkeztuko da gaurko bileran, San Silbestre eguneko lasterketa alegia. Antxintxiketan elkarteak urteko azken egunean izan ohi den 2017 ixa 2018 herri lasterketa egiteko baimena eskatu dio udalari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!