Oñatiko udala

2017ko zerga ordenantzen proposamena zehazteko egin den azken saioaren berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/10/13
Card image cap
Udal ordenantzak urriaren 27ko Osoko Bilkuran aurkeztu eta onartzea espero da

  Gobernu taldeak eta udal teknikariek asteak daramatzate datorren urteko ordenantza fiskalak lantzen, udal zerga eta tasak aztertzen. Oposizioari aurkeztuko dioten proposamena laster zehaztuko da baina horren aurretik, azken saioaren berri emango da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Ez dira horiek izango gaurko bileran aztertuko diren diru kontu bakarrak, Partaidetza Batzordearen eskutik, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzen baitan, sentsibilizazio edota hezkuntzako jarduerak garatzeko eta lankidetza-proiektuak garatzeko jaso diren eskaeren balorazioa azalduko baita eta bide batez, diru laguntza horiek banatzeko proposamena aurkeztuko da. Berdintasuna Batzordeak bestalde, uda aurretik egin zuen diru laguntza deialdiaren ebazpenaren berri emango du.

  Urtea aurrera doa eta hori, Tokiko Gobernu Batzarrerako gaietan ere antzematen da. Gabonen bueltan egiten  den erakusleiho lehiaketako oinarriak gaur aztertzekoak baitira. Aurtengoa, 9. lehiaketa izango da. Olaburu zentroa egungo beharretara egokitzeko hainbat lan egitea edota Arantzazuko nahiz Uribarriko auzo alkateen hainbat eskaera ere aztergai izango dira.

  Gaurko bilerarako 29 puntuko lan zerrenda prestatu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!