2017ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu da

2016/10/05
Card image cap
Azalean agertuko den irudiaren egileak 150 txantxi jasoko ditu sari gisa

  Iaz bezala, aurten ere, Udaleko Euskara Zerbitzuak argitaratzen duen egutegia irudikatzeko herriko argazkilariengana jo da. 2017ko egutegiak folio edo A4 tamainako 12 irudi izango ditu eta horiek oñatiarrek egindakoak izatea nahi da. Oñatiko kultura, jaiak, artea eta ondarea da datorren urteko egutegian islatu nahi dena eta horren inguruko argazkiak eskatzen dira.

  16 urtetik gorako edozein oñatiarrek parte hartu dezake udal egutegia irudikatzeko deialdi honetan. Argazkiak horizontalak izan beharko dira  eta JPG formatuan aurkeztuko dira. Behar besteko kalitatea izan dezaten, gutxienez, 4.000 X 2800 pixeleko irudiak eskatzen dira. Lanak originalak eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak izan beharko dira. Lanak aurkezteko azken eguna, urriaren 31a izango da.

  Jasotzen diren lan guztietatik 12 aukeratuko dira eta horiek 2017ko udal egutegian argitaratuko dira egilearen izen abizenekin batera. Horregatik, lanak aurkezterakoan egilea nor den azaltzea eskatzen da. Argazkiak ez dira ordainduko baina azalerako aukeratzen den irudiaren egileak 150 txantxi jasoko ditu sari gisa. Argazkiak aukeratzerakoan, irudietan emakumeen parte-hartze aktiboa eta sexu bien presentzia orekatua islatzea baloratuko da. Era berean, irudi anitza agertzea, edertasun-kanonetatik eta ohiko estereotipo sexistetatik apartekoa izatea bereziki kontutan hartuko da.

  Lanak, honako helbide elektroniko honetara bidali behar dira: euskera@onati.eus. Argibide gehiagorako, udaletxera telefonoz deitu daiteke, 943.780411 zenbakira eta Xabier Zabaletarekin, euskara teknikariarekin berba egin.

  Udal egutegia, herriko denda, zerbitzu lokal, enpresa eta eskola guztietara doan banatzen da eta soberan dauden aleak, Turismo Bulegoan, prezio sinbolikoan saltzen dira

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!