2017ko abendura arte luzatu da gazteen lokalak erregularizatzeko epea

2016/12/27
Card image cap
Gazteen aisialdirako lokalak arautzeko udal ordenantzan egin diren bi aldaketetako bat da

  Gaia osteguneko Osoko Bilkuran azaldu eta aho batez onartu zen. Pasa den urtarrileko plenoan onartu zen udal ordenantzan bi puntu aldatu dira: erantzun zibileko aseguruari dagokiona eta erabiltzen ari diren lokalen erregularizatze epea. Aseguruari dagokionez, hau kontratatu beharko duen figura aldatu da. Orain arteko ordenantzan, erantzukizun zibileko asegurua lokalaren erabiltzaileek edo horien lege ordezkariek kontratatu behar zutela aipatzen zen. Onartu den idazketa berrian ordea, ez da zehazten aseguru hartzailea nor izan behar den eta orokorrean, lokalek gazteen aisialdirako jarduera babesten duen, eta 100.000 euroko gutxieneko estaldura duen, erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dutela esaten da hitzez hitz. Ordenantzan onartu den bigarren aldaketak, aisialdirako lokalen erabilera erregularizatzeko epea luzatzen du, 2017ko otsailetik abendura.

  Gaia osteguneko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen baina ez da indarrean sartuko oraindik. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta alegazio eta iradokizunetarako 30 eguneko epea irekiko da. Halakorik aurkezten ez bada, aipatu aldaketak behin betiko izaeraz onartuko dira indarrean sartuz.

  Azken Osoko bilkuran, gazte aisialdirako lokalak erregularizatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak ere azaldu ziren. Haur eta Gazteria Batzordean adostu zena ordea, ez zen nonbait egoki jaso oinarrietan eta gaizki ulertu hori zuzentze aldera, gaia, hurrengo batzarrerako mahai gainean uztea erabaki zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!