2016ko egutegi fiskala argitaratu da

2015/12/28
Card image cap
Udal tasa eta zerga ezberdinak ordaintzeko borondatezko epeak finkatzen dira egutegian

  Ez dago aparteko nobedaderik Udalak urteroko maiztasunaz kobratzen dituen zergatan: trakzio mekanikoko ibilgailuena, ondasun higiezinen gainekoa, ibi iraunkorra, garaje tasa, kanposantua, ekonomi jardueraren gainekoa eta larre aprobetxamenduagatiko tasa dira egutegi fiskalean zerrendatu direnak. Zerga eta tasa kontzeptuetan ez dago nobedaderik eta ordainketa epeetan ere aldaketak txikiak dira, lehen eta amaierako egunetan egiten diren doiketa txikiak domeka edo jai egunekin etorri ez dezaten.

  Aipagarria da dena den, azken urteetan abenduaren 31an amaitu den larre aprobetxamenduagatiko tasaren ordainketa epea, aurreratu egingo dela datorren urtean eta abenduaren 22an bukatuko dela. Baina hori, 2016an izango da, 2015. honetan, ostegunean bukatuko baita.

  Aurreko urteetan argitaratu diren egutegi fiskalekiko beste aldaketa bat, urteko maiztasunaren azpitik dauden tasa ordainketak zerrendatu eta publikatu direla. Hala, hilero, hiru hilero eta sei hilero ordaindu beharrekoak jaso dira.  Azoka zerbitzua, Kontzejupetik eta Oñati Irratian publizitatea jartzea, zabor tasa eta mahai eta aulkien bide publikoaren okupazio tasa dira, urtean, hainbat aldiz ordaindu beharrekoak.

  Oñatiko Udalaren 2016ko egutegi fiskala, gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!