2016 Uda Oñatin

2016/06/30
Bisita-gidatu eta ekintza berezi egitarau osoa antolatu da uda denboraldirako Oñatin.

Uda sasoi honetan Oñatik badu zer eskeini bertako eta kanpoko bisitariei. Bisita-gidatuak eta ekintza bereziak izango dira uztaila-iraila bitarte bertako natur ondare zein kulturala eta Oñatiko zaporeak ezagutzeko.

Uztaileko asteburuetan herriguneko ondare historiko-arkitektonikoa ezagutzeko bisita-gidatuak antolatu dira Oñatiko Turismo Bulegotik. Arrikrutz-Oñatiko kobetan lurpeko munduaren edertasuna gertutik miresteko aukera izango da egunero eta Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiko zapore gozoak zain izango dira.

Ekintza bereziak ere izango dira. "Espeleotxikiak" etxeko txikienekin Arrikrutz koben barrenak esploratzeko eta geo-ibilbide gidatuak Aizkorri ingurune honen ondare geologikoa gertutik ezagutzeko. Hiru dira proposatzen diren geo-ibilbideak, lehenego hitzordua uztailaren 17an izango delarik, EspeleoArrikrutzbisita bereziarekin.

Informazio gehiagorako:

Geoaizkorri: geo-ibilbideak 2016

Oñat-Arantzazu autobus zerbitzua.

Oñatiko Turismo Bulegoa. Telf.: 943 783453 /

Arrikrutz-Oñatiko kobak. Telf.: 943 082000 /

Uda 2016. Oñati

Albiste erlazionatuak