200 litro esne inguru batu da Oñatin Lesboseko errefuxiatuentzat

2021/03/17
Card image cap
Oñatin batutako esnea Zaporeak-en biltegian
Atzo arratsaldean eraman ziren Zaporeak-eko biltegira Enpresagintzako fakultatean batutako esne brikak

  Halaxe, brik formatoan eta iraungitze data luzea duen esne osoa eskatu zuen Zaporeak GKEak Lesbosera eraman eta Kara Tepeko errefuxiatuen artean banatu ahal izateko. Gipuzkoan, asteburuan egin zen bilketa baina Oñatin, astelehen eta asteartean, MUko MyGADEko sei ikasle arduratu baitira esnea batu eta Martutenera eramateaz. Egun eta erdi iraun duen bilketan 200 litro esne batzea lortu dutela eta pozik daude, unibertsitatetik, Oñatitik, laguntzeko modua izan dutelako.

  Debagoienean, Antzuolan, Aretxabaletan eta Arrasaten egin da bilketa asteburuan eta 8.000 litro inguru batu dira, Gipuzkoan berriz, 30.000 litro izan direla jakinarazi du Zaporeak taldeak. Ekimena Hego Euskal Herriko gainontzeko herrialdetan errepikatuko da: martxoaren 27an Araban, apirilaren 10ean Nafarroan eta apirilaren 24an Bizkaian.

  Hego Euskal Herrian batzen den esnea Lesbosera bidaliko da, bertan dagoen Kara Tepe esparruko errefuxiatuen artean banatzeko. Helburua da, gutxienez hiru hilabetetan zehar, errefuxiatuei astero fruta eta esnea banatzea da. Banaketa osagarria izango da, Zaporeakek janaria kuzinatu eta banatzen jarraitzen baitu Kara Tepeko errefuxiatuen esparruan. Azken hilabeteotan egoerak okerrera egin du esparruetan eta Covid-19a tarteko, pertsona errefuxiatuen elikadura premiak areagotu egin dira. Horregatik kuzinatutakoaz gain elikagai lehorrak banatzeari ekin zioten abenduan eta aurrerantzean, esnea eta fruta helarazi nahi diete astero, kanpalekuko biztanleek duten gabezia nutrizional handia pitin bat osatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!