19 eskaera jaso dira jada gizarte zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako diru laguntzak eskatzeko

2015/05/11
Epea, arratsaldeko ordu bietan amaituko da

  Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, elkarteek, Oñatin nahiz eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko talde direla egiaztatu behar dute. Eta herrialde mailan, Gipuzkoa mailan lan egiten dutenek berriz, Oñatitik jasotzen dituzten zerbitzu eskaerei erantzuten dietela.

  Gizarte zerbitzuen departamentuak bi jarduera mota babesten ditu diru-laguntza hauen bitartez: herrian garatzen diren ekintza konkretuak batetik: hitzaldiak, zabalkundeko kanpainak, formazio ikastaroak, aisialdi programak eta antzerako ekintzak ; eta erakundeko mantentze gastuen ordainketa, bestetik.

  Orain arte 19 elkarteren eskaerak jaso dira udal bulegoetan. Kopurua, azken urteetan aurkeztatukoen pare dago, iaz ere, 19 jaso baitziren, nahiz eta diru laguntza, 16ri bakarrik eman zitzaien. Aurten azkenean zenbat aurkeztuko diren, arratsaldeko ordu bietan jakingo da, orduan amaitzen baita eskaerak egiteko epea. Eta laguntza zenbaiti emango zaien berriz, hartarako izendatzen den epai mahaia bildu eta eskaerak aztertuta aurrez zehaztuta dauden baldintzak zeintzuk betetzen dituzten errebisatu ondoren erabakiko da.

  Aurten, gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzenduta, 13.700 euroko diru partida du Udalak.

 

Iturria: Oñati Irratia

Gizarte arloko elkarteentzat diru laguntzak