19.500 euro banatuko ditu udalak gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean

2019/06/05
25 eskaera jaso ziren eta 24ri emango zaie dirulaguntza

  Diru banaketa egiterakoan oinarrizko lau irizpide jarraitu ohi ditu udaleko gizarte zerbitzu departamentuak: Herrian sortu berri diren elkarteen jarduna bereziki laguntzea 1500 eurorekin; herriko elkarteei 1000 euro ematea; Oñatin ekintzak egiten dituztenei 750 euro eta egoitza kanpoan izan arren Oñatiko bazkideak dituzten elkarteei 500 euroko laguntza ematea. Bosgarren irizpide bat ere batu dakieke aurrekoei, alegia, aurreko urtean jasotako diru laguntza guztiz justifikatzea.
Martxoan zabaldu zen deialdiari jarraituz, 25 eskaera jaso ziren udal bulegoetan eta aipatu irizpideak gogoan, 24ri diruz laguntza ematea erabaki berri da. Nagusilan-Pake Leku laguntzarik gabe utzi da aurten, aurreko urteko egitasmo guztiak behar bezala justifikatu.

  1500 euroko laguntzarik jasoko duen talde berririk ez dago aurten, bai ordea, 1000 euro jasoko dituzten bost elkarte: Elkarzabal integrazio taldea; EMALOÑA alargunen elkartea, Askatasun gabekoen parrokiako pastoraltza, TRAUTI elkartea eta Hospitalidad de Lourdes elkarteko Oñatiko taldea.

  Beste multzo batean, 750 euroko dirulaguntza jasoko duten  Begisare erretinosis pigmetarioak eragindako pertsonen elkartea, Degurixako akanpada antolatzen duen Behar Zana taldea, ACABE anorexia eta bulimiari aurre egiteko elkartea, ADEMGI esklerosi anizkoitza dutenena, AGIFES, ATECE gaitz zerebrala duten pertsonen elkartea, CARITAS, GAUTENA, Gurutze Gorria, ITURRIGORRI ELKARLANA hezur muinaren emaileen elkartea eta IZAN FUNDAZIOA GIZAKI HELBURU, Gipuzkoako elikagaien bankua, ASPACE, ADAHIGI hiperaktibitatea dutenei arreta egiteko elkartea eta ORTZADAR, adimen mugatudun pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea.

  500 euroko dirulaguntza jasoko duten taldeak azkenik, hau da, Oñatin lan egiten duten taldeak izanik ere, herrialde mailako izaera duten elkarteak honakoak dira: IZAN FUNDAZIOA -Norbera-, eta Gipuzkoako itxaropen telefonoa.
Aipatutakoaz gain DUINTASUNA pentsiodunen eskubideak aldarrikatzen dituen elkartea 535 € jasoko ditu, iazko dirulaguntzatik justifikatu duenaren tamainan, eta ATZEGI elkarteak berriz, 1727 € jasoko ditu, bazkide eta erabiltzaile oñatiarrek sortzen duten defizita estaltzeko.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean, aurten 19.512 euro  banatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Trauti eguna