19.500 euro banatuko ditu udalak gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean

2017/07/05
Eskaera egin duten 24 elkarteek diru laguntza jasoko dute

  Diru banaketa egiterakoan oinarrizko lau irizpide jarraitu dira: Herrian sortu berri diren elkarteen jarduna bereziki laguntzea 1500 eurorekin; herriko elkarteei 1000 euro ematea; Oñatin ekintzak egiten dituztenei 750 euro eta egoitza kanpoan izan arren Oñatiko bazkideak dituzten elkarteei 500 euroko laguntza ematea. Apirilean zabaldu zen deialdiari jarraituz, 24 eskaera jaso ziren udal bulegoetan eta aipatu irizpideak gogoan, guztiak diruz laguntzea erabaki berri da.

  1000 euro jasoko dituzten elkarteak sei izango dira: ATZEGI elkartea eta honen babesean diharduen Oñatiko Txotartea; EMALOÑA alargunen elkartea, Parrokiako espetxe pastoraltza, NAGUSILAN-Pake Leku boluntariotza taldea, TRAUTI elkartea eta Elkarzabal integrazio taldea.

  Beste multzo batean, 750 euroko diru-laguntza jasoko duten  Oñatiko hospitalidad de Lourdes taldea, Katxalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartea, Begisare erretinosis pigmetarioak eragindako pertsonen elkartea, Degurixako akanpada antolatzen duen Behar Zana taldea, AVAIM tratu txarrak jaso dituzten haur eta nerabeei laguntzeko taldea, Gipuzkoako elikagaien bankua eta Gurutze Gorria daude.

  500 euroko diru laguntza jasoko duten taldeak azkenik, hau da,  Oñatin ordezkaritza edo lan egiten duten taldeak izanik ere, herrialde mailako izaera duten elkarteak honakoak dira: GAUTENA, Gipuzkoako itxaropenaren telefonoa, IZAN FUNDAZIOA-Gizakia helburuACABE anorexia eta bulimiari aurre egiteko elkartea, ADEMGI esklerosi anizkoitza dutenena, AGUIFESAECE minbiziaren aurkako elkartea, ORTZADAR eta ATECE gaitz zerebrala duten pertsonen elkartea.

  Aipatutakoaz gain azken urteetan diru laguntzen atal honetatik ATZEGI elkarteko bazkide eta erabiltzaile oñatiarrek sortzen duten defizita ere estaltzen da. Horretarako beste 3250 euro bideratuko ditu udalak.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean, aurten 19.500 euro  banatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

ATZEGI, udalaren diru laguntza jasoko duen taldeetako bat