18 hautagairen datuak helarazi dizkio Lanbidek udalari

2020/11/13
Card image cap
Horietako bost aldi baterako kontratatuko dira, Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako deialdiaren babesean

  Udal brigadarako eta kale garbiketa zerbitzurako bina pioi eta kontu-hartzailetza departamenturako administrari bat kontratatu nahi ditu udalak. Baina formazio edota lan esperientzia konkretua ez ezik, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo jakin batzuetako kide izatearen baldintza bete behar dute hautagaiek eta lehen sailkapen hori Lanbideko teknikoek egiten dute.

  Kale garbiketa zerbitzuan aritzeko kontratatuko diren bi pioietako bat emakumezkoa izan beharko da eta bestea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo RGI deritzona jasotzen duena. Baldintzak betetzen dituzten 4 hautagai proposatu dizkio Lanbidek udalari. Konponketa eta mantenu lanak egiteko 10 hautagaiko zerrenda osatu du Lanbidek. Bi pioi kontratatuko dira eta horietako bat 55 urtetik gorakoa izan beharko da eta bestea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo RGI deritzona jasotzen duena. Administratibo lanposturako berriz, lau langabeen zerrenda osatu du Lanbidek. Guztiak emakumeak dira, kontratu hori, emakumeei mugatuta baitzegoen.

  Hautagaiekin elkarrizketak egiteko egutegia finkatuko dute udal arduradunek, orain. Elkarrizketetan, hautagaien prestakuntza eta bete beharko luketen lanaren antzekoetan duten esperientzia baloratuko da. Azken hautaketa hori lehenbailehen egin nahi da, herriko 5 langabe berehala lanean hasi daitezen.

  Kale garbiketa zerbitzuan eta udal brigradan arituko diren lau pioiei lau hilabeteko lan kontratua egingo die udalak eta administrariari berriz, hiru hilabetekoa. Guztien lan jarduna egun osokoa izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!