1500 € banatuko dira gazte elkarteentzat eta sormen lanetarako diru-laguntzen bigarren deialdian

2016/12/29
Ikus-entzunezko bat egin eta CD baten grabazioa diruz lagunduko du Udalak

  Urriaren 15etik azaroaren 10era arteko epea izan zuten herriko gazteek elkarte nahiz sormen lanetarako udalaren diru laguntzak eskatzeko. Epe barruan bi eskaera jaso ziren eta biak babestea erabaki du Haur eta Gazteria Departamenduak. Oier Yaniz Ortigosak, Oñatiri buruzko ikus-entzunezko bat osatu asmo du. Horretarako 400 € eskatu ditu eta Udalak, 240 ematea onartu du. Txipitu musika taldeak berriz, CD bat grabatu asmo du eta grabazio eta kopia gastuetarako 3100 €ko diru laguntza eskatu zuen. Udalak, 1265 € ematea erabaki du. Bi diru laguntzak batuta beraz, 1505 € banatuko dira.

  Pasa den ekainean jada, diru laguntza hauen lehen deialdian TXANTXIKI guraso taldearen urteko programazioari aurre egiteko babes ekonomikoa ematea erabaki zen. 2.240,98 € eman zitzaizkion. Baina hartarako diru partidan 8616 € geratzen zirela ikusita, bigarren deialdia egin zen, ordenantzan jada aurre ikusita dagoena beteaz. Bi deialdietako eskaerak ebatzita, partidan 6.775,92 euro geratu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Txipitu taldeak CDa grabatuko du