15 lagun hautatu dira Udalak aldi baterako kontratatuko dituen administrari eta artxibo laguntzaile lanpostuetarako prozesura

2017/01/24
Card image cap
Hautagaiekin elkarrizketak gaur-bihar artean egingo dira

  Artxibo laguntzaile lanpostura aurkeztu zirenak elkarrizketatuz hasi dute udal teknikariek balorazio prozesua gaur goizean. Bihar berriz, administrari  lanpostura aurkeztu zirenekin jarraituko dute. Hala ere, bi lanpostuetarako baldintzak berdintsuak  zirenez, asko dira bietarako izena eman dutenak. Hala ere, elkarrizketa bakarra egingo zaie. Elkarrizketetan, hautagaien prestakuntza eta bete beharko luketen lanaren antzekoetan duten esperientzia baloratuko da.

  Udalak, Lanbideren bitartez eta enplegu zentroaren diru laguntzaz egingo dituen aldi baterako kontratazioak hiru izango dira guztira: bi administrari eta artxibo laguntzaile bat. Hiru lanpostu horietako bi emakumeentzat gorde dira. Aipagarria da, gaur hasi diren elkarrizketetarako hautatu diren 15 lagunetatik 14 emakumezkoak direla.

  Gaur hasi den azken hautaketa prozesuaren emaitzak astean zehar, ostegun-ostiralerako  kaleratzea espero da. Asmoa, hiru langile berriak otsailaren 1ean lanean hastea baita. Udalak, hiru hilabeterako eta jardun osoko kontratua egingo die.

  2 administrari eta artxibo laguntzaile baten kontratazio hauek tokiko esparruan enplegua sortzeko  egitasmoaren baitan hitzartu zituzten Udalak eta Lanbidek. 2016ko programan 8 langabetu kontratatzea aurre ikusi zen. Udazkenean  5 lagun kontratu ziren kale garbiketa zerbitzuan pioi gisa eta orain azken hiruak kontratatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!