14.400 euroko ekarpena egingo dio Udalak UEMAri, urteko kuota kontzeptuan

2020/05/19
Card image cap
2020ko kuotak iazko abenduko Batzar Nagusian onartu ziren

  Pasa den abenduaren 14an Usurbilen egin zen UEMAren Batzar Nagusian, 2020rako kuotak onartu ziren. Udal bakoitzak duen biztanle kopuruaren araberako ekarpena egiten du. Oñati, 8.001-12.000 biztanle artean dituzten  herrien multzoan sartzen da eta ondorioz, 4.418,88 euro ordaintzea dagokio aurten. Kuota ordaintzea erabaki berri da.

  2012ko apirilean erabaki zuen Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko eskaera bideratzea eta ekainean onartu zen, Batzar Nagusian. Oñati UEMAko kide dela zortzi urte betetzear daude beraz. Oraindik indarrean dauden hiru helburu finkatu zituen orduan Udalak: euskara ohiturazko hizkuntza bihurtzea Oñatiko bizitza sozialaren alor guztietan; herritarrekin harreman zuzena duten esparruetan eragitea, hara nola, osasun arloan, epaitegietan edota enpresatan; eta gure eremu geografikoan eragitea, euskararen arnasguneak zabaldu daitezen. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berriz, trebakuntza, aholkularitza eta zerbitzu teknikoa eskaintzen die udalei eta herritarrei.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!