13 lagunek parte hartuko dute “etxez etxeko laguntza eta familia elikadura” izeneko ikastaroan

2016/04/25
Card image cap
Zaintza arloan erdi mailako profesional egiaztagiria jaso ahal izateko ikastaroari dagokion 3. modulua da

  Zaintza arloko ikastaroari jarraipena emanez, Etxez etxeko laguntza eta familia elikadura prestakuntza-modulua antolatzea erabaki du Udalak. 100 orduko iraupena izango duen prestakuntza-modulu berri hau baliagarria izango da Pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea etxean 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko.

  Moduluka osatzen ari den formazio programaren hirugarren modulu hau aurreko biak egin dituzten 13 lagunek osatuko dute. Dagoeneko arloan lanean diharduten edo aritu nahi duten lagunak dira. Formakuntza modulu berria datorren astean hasiko da eta ekainaren 3ra arte luzatuko da, astelehenetik ostiralera, arratsaldero lau orduko jarduna beteaz. Aurreko biren antzera, hau ere Zubillagako Olaburu zentroan emango da eta formakuntza, Arrasateko Bastida akademia zentro homologatuaren esku egongo da.

  Datorren astelehenean hasiko dena, 600 orduko formazioa osatuko duten lau moduluetako hirugarrena da. Aurretik, etxez etxeko higienea eta arreta sanitarioa eta etxez etxeko arreta eta laguntza psikosoziala moduluak egin dira. Oraingoan, esan bezala, elikadura bereziki landuko da eta azkena, praktikara bideratuta egongo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!