114 lagun aurkeztu dira Udalak eratu nahi duen administrarien lan poltsara

2016/07/20
Card image cap
Onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira

  Zerrenda horien arabera, 112 hautagai onartu dira eta bi berriz, baztertu dira nortasun agiriaren kopia ez aurkezteagatik. Agiriak aurkezteko abuztuaren 3ra arteko epea dago, baita erreklamazioak egiteko ere.

  Langileen bajak bete edo aldian-aldian pilatu daitezkeen lanei aurre egin ahal izateko, Udalak, administrarien lan poltsa eratuko du. Lan poltsara aurkezteko oinarrizko bi baldintza bete behar ziren, formazioz, batxilergoa, lanbide heziketa edo baliokidea den titulazioa izatea eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizunaren maila izatea. Printzipioz, aurkeztu diren lagun guztiek baldintzak betetzen dituzte, inor ez baita arrazoi horregatik hautaketa prozesutik kanpo utzi. 

  Hautaketa prozesuan, hainbat azterketa gainditu beharko dira: proba teoriko eta praktiko bana, azterketa psikoteknikoa eta egiaztagiria aurkeztu ez dutenek euskarari dagokiona ere egin beharko dute. Azterketak, udako oporren bueltan, irailean hasiko dira. Nahiz eta, horretarako egunik ez den finkatu oraindik. Data zehaztuta, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian argitaratuz jakinaraziko da. Eta bi bide horien bidez zabaldu zen atzo arratsaldean administrari lan poltsara onartu eta baztertu direnen behin behineko zerrendak. Ikusgai daude esan bezala,  udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus  atarian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!