102 lagunek parte hartu dute Gaztelekuko VII. bertso paper lehiaketan

2016/01/19
Sariak, ostiralean banatuko dira

  Gaztelekuko bertso paper lehiaketa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta adinaren arabera bi talde bereizten dira: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak batetik eta bigarren hezkuntzakoak bestetik. Lehen hezkuntzakoek, 60 lan aurkeztu dituzte aurten eta DBH eta batxilergokoek, 42. Kategoria bakoitzean egin beharreko lana ezberdina izan da eta sari kopurua ere ezberdina izango da: gaztetxoenen kategorian, bost sari emango dira eta nagusienean, hiru. Saridun guztiek ikasmaterialetan gastatzeko txartelak eta bertsolaritzarekin lotutako sari sorpresa jasoko dute. Sari banaketa ekitaldian, Jon Martin bertsolariak parte hartuko du. Gauean eta BEIRA taldearekin bertso musikatu kontzertua eskainiko duenak, hain zuzen ere.

  Epai mahaia, bertso eskolako 4 lagunek osatu dute. Aurten lan handia izan dutela aitortu dute lan asko eta maila handikoak jaso baitituzte. Baina hautaketa eginda dago eta  hauexek dira saritu direnak:
Lehen Hezkuntzakoen sailean, lehenengo saria, Izeia Ibabe eta Claudia Vazquez bikoteak jasoko du; bigarrena, Jokin Zubillaga Ugartek; hirugarrena, Maider Molinerok; laugarrena Markel Barrenak eta bostgarrena, Ane Murguzur Arregik. DBH – Batxilego sailean berriz, lehenengo saria Urko Arregik eskuratuko du; bigarrena, Aitor Tatiegik eta hirugarrena, Malen Osak. Kasu honetan, saririk gabe geratu den arren, epai mahaiak Bittor Zubiagirrek aurkeztutako lanari aipamen berezia egin nahi izan dio.

  Gaztelekuko VII. bertso paper lehiaketako sari banaketa etzidamu, ostiralean egingo da Gaztelekuan bertan. Sari banaketa, 18.00etan hasiko da eta bertan partaide Jon Martin bertsolaria izango da. Amaieran, bertaratzen diren guztiei merienda eskainiko zaie.

Iturria: Oñati Irratia

Iazko sarituak