100 urte inguruko ezkia bota da gaur Kurtzetxo ermita ondoan

2018/12/18
Card image cap
Barrutik usteltzen ari zen eta jausteko arriskua saihesteko bota dute

  Kurtzetxo ermita aldameneko ezki edo tiloa oso handia zen, enbor zabalekoa eta adar eta hosto bueltan bolumen handia hartzen zuena. Baina zaharra ere bazen, 100 urte inguru izango zituela uste dute bota duten langileek, eta okerrena, barrutik usteltzen eta husten ari zen. Horrek, arbolaren egonkortasunari eragiten zion eta okerrik gertatu baino lehen botatzea erabaki dute herriko lorategien arduradunek.

  Inguruan ermita ez ezik, etxebizitzak ere badaude eta zabalera eta altuera zuen arbola, edo adarrak, apurtu eta kalteren bat egin zezakela ikusita, ezbeharra gertatu baino lehen kentzea erabaki da. Gaur goizean bertan bota eta erretiratu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!