1.500 katilu solidario saldu dira Oñatin

2019/02/04
Card image cap
Herriari zuzendutako esker oneko gutuna zabaldu du HOTZ taldeak

  Greziako errefuxiatu kanpamenduetan dauden haurrek egindako marrazkiz apaindutako katiluak dira Hotz Oñatik saltzen dituenak. Kanpaina, azaroan  hasi zuen eta 1.500 katilu saldu dira jada. Saldu den katilu bakoitzeko 7 € bideratu zaizkie Red SOS Refugiados eta Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEei. Diru hori jada elkarteen esku dagoela jakinarazi du Hotz Oñatik.

  Oñatiko herriari zuzendutako idatzian eskerrak ematen ditu Hotz taldeak, herritarrengandik jaso duen babes eta indarragatik. Era berean, enpresetan salmenta erraztu dutenei ere esker bereziak helarazi nahi dizkiete.

  1.500 katilu solidario dira jada herrian saldu direnak baina kanpainak jarraitzen duela gogorarazi nahi du Hotz Oñati taldeak. Katiluak eskuragarri daude Errekaldeko dendan, Txokolateixan, Turismo bulegoan eta Kale Barriako 54an Hotzek berak darabilen lokalean. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!