Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Ikastaroa Jabetze eskola

2022-11-09T15:30:00+01:00 2022-11-09T15:30:00+01:00 2022-11-09T15:30:00+01:00
  • 2022-11-09T15:30:00+01:00 2022-11-09T15:30:00+01:00
  • Zubikoa kiroldegia

Ikastaroa Jabetze eskola

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Emakumeok gure zoru pelbikoari eta gure ongizateari eragiten dioten hainbat egoera bizi izaten ditugu bizitzan zehar: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea, pisuak hartzea eta abar. Ekintza horien ondorioz, gure zoru pelbikoa ahuldu egiten da, eta pixa-galerak edo prolapsoak izan ditzakegu bizitzako momentu ezberdinetan.

Ikastaro honetan, gure osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hori sentitzen, ulertzen eta hobetzen ikasiko dugu.

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Saioa Baena
• Datak: Azaroaren 9tik urtarrilaren 25era (asteazkenak)
• Ordutegia: 15:30-17:00
• Lekua: Kiroldegia
• Iraupena: 20 ordu
• Matrikula: 20€