Zer duzu Amy?

Antzerkia

2016-03-18T19:00:00+01:00 2016-03-18T19:00:00+01:00 2016-03-18T19:00:00+01:00
  • 2016-03-18T19:00:00+01:00 2016-03-18T19:00:00+01:00 - 2016-03-18T20:00:00+01:00 2016-03-18T20:00:00+01:00
  • Kultur Etxean

Antzerkia

Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioan

Elkar Hezi ikastetxeko Kultura Klasikoko DBH 4. mailako ikasleak gara. 2. ebaluazioan antzinako Grezia eta Erromako antzerkia dugu aztergai eta proiektu gisa antzezlan bat antolatzea. Hirugarren urtea izango da honelako ekintza bat aurrera eramaten duguna (2014 Arquetipos de mujer; eta 2015 Medea) beti Kultura Klasikoa eta emakumearen gaia lotuz.

Aurten Leire Ucharen “Zer duzu Amy” du izena eta martxoaren 18an izango da.

HERRI GUZTIRA ZABALIK EGONGO DA.
Antzezlea: Leire Ucha
Izenburua: Zer duzu Amy?
Eguna: Martxoak 18
Ordua: 19:00-20:00
Tokia: Kultur Etxea.
Prezioa: Dohainik.

SINOPSIA:
Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta du. Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londresera abiatu da, Edgwareburyko kanposantura. Amyren hilobiaren parean zera galdetu dio: Amy, zergaitik ez zinen zoriontsu, sekulako ahotsa zenuen eta?! Amyk ez du erantzun. Ez da posible ahots hori betirako isilik egotea. Zerbait egin behar dut, pentsatu du Dasyk bere baitan. Orduan, maleta ireki eta bertatik esoterismo liburua, aitzurra ta pala atera ditu.
Amyren ahots-kordak bereganatuko ditu!