Ume eramale eta gNappies pixoihalen tailerra

2014-06-24T18:00:00+02:00 2014-06-24T18:00:00+02:00 2014-06-24T18:00:00+02:00
  • 2014-06-24T18:00:00+02:00 2014-06-24T18:00:00+02:00 - 2014-06-24T20:00:00+02:00 2014-06-24T20:00:00+02:00
  • ETEO zaharrean
Txantxiki guraso elkarteak antolatuta. Parte hartzeko izen emate epea zabalik dago.

Bi orduko iraupena izango duen tailer honetan, ume eramale ezberdinak erakutsi eta hauek nola erabilia zalduko da. gNappies pixoihal berrerabilgarriak ere erakutsiko dira eta ekonomikoki, osasun aldetik nahiz ingurugiroaren babeserako onuragarri direla zergatik esaten den ere argituko da. Baina tailerrean beste gai batzuk ere jorratuko dira: umearen anatomia, haurra gainean eta norberaren gorputzaren kontra eramatearen garrantzia, eta haurdunaldi, erditze, edota edoskitzeaz izan daitezkeen zalantza eta beldurrak.

Tailerra, guraso berri diren edo izango diren horiei zuzenduta dago, baina orokorrean, ume eramale eta gNappies pixoihalen inguruan interesa duten guztiei. Hala, familiak osorik, bikotea eta umeekin joateko gonbidapen berezia luzatzen dute antolatzaileek, kasu honetan TXANTXIKI elkartekoek. ETEOn elkartzen den guraso taldea da Txantxiki.

Interesa duenak izena eman dezake, mezua, honako helbide elektronikora bidalita: txantxiki@gmail.com.

Tailerrean parte hartzeko 3 €ko matrikula sinbolikoa ordaindu behar da.