Sorkun zuzenean

Sorkun zuzenean
2016-02-27T22:30:00+01:00 2016-02-27T22:30:00+01:00 2016-02-27T22:30:00+01:00
  • 2016-02-27T22:30:00+01:00 2016-02-27T22:30:00+01:00 - 2016-02-27T23:55:00+01:00 2016-02-27T23:55:00+01:00
  • Gaztelekuan
Aurresalmenta 5€ Oñatiko Ona eta Boga tabernetan, eta Arrasateko Jai Zale tabernan. Sarrera takilan 7€ .

Sorkun-diskoa.jpg

Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena. Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du. Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman. 

Jose Joaquin Forcada "Forki"