Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak

Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak
2019-09-21T19:00:00+02:00 2019-09-21T19:00:00+02:00 2019-09-21T19:00:00+02:00
  • 2019-09-21T19:00:00+02:00 2019-09-21T19:00:00+02:00
  • Arantzazuko Parketxean
  • 943 78 28 94
  • Webgunea ikusi
Saguzarrak-parketxea

Irailaren 21ean , larunbatarekin, iluntzeko 19:00etan saguzarrak ezagutzeko jardueraz gozatzeko aukera izango da Arantzazuko Parketxean , Aizkorri-Aratz Natura Parkeko ingurunean. Saio desberdinak antolatu dira aurten ere Gipuzkoako Natura Parkeetako Parketxeetan, guztiak iraileko eta urriko larunbat iluntzeetan.

Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Nerea Vallejo adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animaliatxo hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute.

  • Elkargune-puntua: Arantzazuko Parketxea
  • Ordua:  19:00etan
  • Prezioa: 5€ pertsonako (4 kideko familiak 15€)
  • Izen -ematea: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

 

Informazio gehiago eta erreserbak:
943 78 28 94 / 699 33 51 83
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net