Ramon Flecharen mintzaldi-solasaldia

Ramon Flecharen mintzaldi-solasaldia
2016-05-06T15:00:00+02:00 2016-05-06T15:00:00+02:00 2016-05-06T15:00:00+02:00
  • 2016-05-06T15:00:00+02:00 2016-05-06T15:00:00+02:00 - 2016-05-06T18:00:00+02:00 2016-05-06T18:00:00+02:00
  • Kultur Etxean
Elkar Hezi ikastetxeak antolatuta . Interesa duten herritar guztientzat irekia

Ramon Flechak, Ikas Komunitateen sustatzailea eta nazioarteko hezkuntza-ikerlari ezaguna, saio irekian, mintzaldi-solasaldia egingo du.

Gaiak:

- Ikaskuntza dialogikoaren printzipioak

- Zenbait jarduera arrakastatsu eta bikaintasuna aniztasuna kontutan harturik

- Gizarte industrialetik, informazio eta ezagutzaren gizertera: eskola zaharretik ikaskuntza dialogikora

● Saioa irekia izango da eta beraz interesa duen orok sarbidea edukiko du.
● Saioak iraun bitartean, nork bere beharren arabera sartuirtena egin ahal izango du.


Ramon Flechak Europako Batasunaren Batzordeak sustatutako eta finantzatutako hezkuntza arloko zenbait ikerketa proiektu zuzendu ditu Europa mailan, haien artean denontzako hezkuntza arrakasta eta inklusioa ardatz dituen INCLUD-ED izenekoa.
Horrez gain, Euskal Herrian eta Estatuan, Ikas Komunitateen hezkuntza proiektuaren sortzaile eta bultzatzaile nagusienetakoa dugu.
Bere hezkuntza-ikuspegia, besteak beste, ikerketetatik ateratako datuetan, pertsona guztien gaitasunetan eta J . Habermas filosofo eta soziologo alemaniar entzutetsuaren ekintza komunikatiboan zein Paulo Freire pedagogo gogoangarriaren hezkuntza utopia eraldatzaile eta askatzailean oinarritzen du.

Aukera ederra beraz, hezkuntzaz arduratuta eta eredu alternatibo eta arrakastatsuez jakinmina duten guztientzat