Piano jaialdia

Musika

2023-02-25T09:15:00+01:00 2023-02-25T09:15:00+01:00 2023-02-25T09:15:00+01:00
  • 2023-02-25T09:15:00+01:00 2023-02-25T09:15:00+01:00
  • Santa Ana antzokian

Musika

Debagoienako Musika Eskoletako piano ikasleek eskeiniko duten kontzertua

Otsailaren 25ean, zapatua, PIANOAZ GOZATZEN! emanaldia eskainiko dute Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Soraluze, Legazpi eta Oñatiko musika eskoletako piano-jotzaileek.

Debagoiena eta inguruko musika eskoletatik 85 piano ikasle gerturatuko dira Oñatira.

Emanaldia, Santa Ana Aretoan izango da eta 9:15ean emango zaio hasiera.

4 saiotan banatuko da:
• 1 saioa 9:15-10:30 tartean izango da eta 30 piano-jotzailek parte hartuko dute
• 2 saioa 10:30-12:00 tartean izango da eta 25 piano-jotzailek parte hartuko dute
• 3 saioa 12:00-13:00 tartean izango da eta 17 piano-jotzailek parte hartuko dute
• 4 saioa 13:00-14:00 tartean izango da eta 13 piano-jotzailek parte hartuko dute
Parte hartzaile bakoitzak pieza bat eskainiko du.

Pianoaz gozatu nahi baduzu eta mota ezberdinetako musika entzun, otsailaren 25ean gerturatu Santa Ana Aretora.
Barrenetik sentitu, bizi, musikaz gozatu!