“Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia”

Hitzaldia

2022-11-30T10:00:00+01:00 2022-11-30T10:00:00+01:00 2022-11-30T10:00:00+01:00

Hitzaldia

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta

Hitzaldia: “Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia: Hauskortasunetik mendekotasunera, zaurgarritasuna erdigunean jarriz”

Felix Arrieta Frutosek emango du hitzaldia; Felix Arrieta Frutos (Donostia, 1982). Politika zientzian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktore Deustuko Unibertsitatean. 2009tik Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte zientzien Fakultateko irakaslea da, Gizarte Laneko arloan.

Ia ustekabean iritsi zen Koronabirusaren pandemia. Eta ustekabean iritsi bezala, utzi ditu bere ondorio lazgarrienak, batez ere adinekoen eta pertsona zaurgarrienen artean. Pandemiak utzitako heriotzak 8.000tik gorakoak izan dira, igaro diren bi urte eta erdian. Baina ez dira ondorio bakarrak izan. Harreman sozialek behera egin dute eta kasu batzuetan, bakardadeak gora, beldurrak sustatua.

Testuinguru honetan, pandemiak argi jarri zuen pertsona guztien zaurgarritasuna, ordura arte ‘beste batzuena’ izan zitekeen zerbait, gizarte osoarena bezala hartuz. Eta hemendik abiatuz, kontsentsu zabalak hedatu ziren: osasun publikoa eta zaintza sistema indartzearen beharrak.

Oharra: GOIENAGUSI elkarteak hilean bi ekitaldi antolatuko ditu Oñatin 2022-2023 ikasturtean zehar, eta oñatiarrentzat dohainik izango dira. Arrasaten edo Bergaran antolatuko diren ekintzetan ere dohainik parte hartu ahal izango dute oñatiarrek, abenduaren 31ra arte. Hortik aurrera, eskualdeko beste herrietan antolatzen diren ekintzetan parte hartu ahal izateko Goienagusi elkarteko bazkide izan beharko da.
Informazioa eta izen-ematea:
· https://goienagusi.eus.
· goienagusi@gmail.com