Herri akordiotik Hezkuntza Legera. Zer gertatu da? Nondik jo?

Hitzaldia

2024-02-07T19:00:00+01:00 2024-02-07T19:00:00+01:00 2024-02-07T19:00:00+01:00
  • 2024-02-07T19:00:00+01:00 2024-02-07T19:00:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Hitzaldia

Hezkuntza legeari buruzko hitzaldia, "Astintzen" taldeak antolatuta.

Herriko hainbat gizarte eragilek osatutako elkargunea da Astintzen, eta Euskal Herriko testuinguru soziopolitikoan gertatzen ari diren eta interes kolektibokoak diren gaiak eta problematika ezberdinen (pentsioak, etxebizitza, osasuna, adierazpen askatasuna...) inguruko hitzaldiak antolatzen ditu, horien inguruko hausnarketa egiteko, erronken aurrean alternatiba jasangarriak proposatzeko, eta jardun politiko ezegokiak (ustelkeria, ate birakariak, pribatizazioak...) salatzeko.

Hezkuntza legea
Hezkuntza legeari buruzko hitzaldian bi tertuliakide izango dira bertan, dinamizatzaile batek gidatuta: Olatz Egiguren, Sortuko herrigintza idazkaria eta urte luzez euskal hezkuntzagintzan aritutakoa, eta Ikoitz Arrese, EH Bilduko hezkuntza idazkaria, Hezkuntza Legearen prozesuan buru-belarri ibili dena. Hitzaldiaren helburua izango da Hezkuntza Legearen prozesuan izan diren argi-ilunak azaleratzea eta etorkizuneko erronkak finkatzea. Gai korapilatsua eta interesgarria.

Hizlariak:

  • Olatz Egiguren, Sortuko herrigintza idazkaria
  • Ikoitz Arrese, EH Bilduko hezkuntza idazkaria