Oroitzapen jardunaldia Arantzazun

Oroitzapen jardunaldia Arantzazun
2015-09-12T10:30:00+02:00 2015-09-12T10:30:00+02:00 2015-09-12T10:30:00+02:00
  • 2015-09-12T10:30:00+02:00 2015-09-12T10:30:00+02:00 - 2015-09-12T14:00:00+02:00 2015-09-12T14:00:00+02:00
  • Gandiaga Topagunean
Arantzazuko basilikaren 60. urteurrena dela eta Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoei omenaldia.

"Aurten Arantzazuko Basilikaren 60. urteurrena dela-eta, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu duten oroitzapen-jardunaldira gonbidatu nahi zaituzte. Ekitaldia irailaren 12an, larunbata, izango da goizeko 10:30ean, Gandiaga Topagunea kultur zentroan.
Programa honakoa izango da: mahai-inguruan izango dira Rafael Moneo arkitektoa, Sáenz de Oízaren seme Javier Sáenz Guerra eta Laorgaren biloba Enrique Arenas Laorga Basilikako arkitektoen alderdi pertsonalaren eta profesionalaren gainean solasteko. Ondoren, Basilikan, eraikinaren irakurketa egingo du Miguel Ángel Alonso arkitektoak, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.
Egun horretan bertan Xavier Álvarez de Eulateren omenezko Pintura-Lehiaketaren III. ekitaldia izango da Arantzazun. Sari berezia izango du Basilikako arkitektura hobekien irudikatzen asmatzen duen parte-hartzaileak.
Arantzazu, 2015eko iraila
943-716575 edo 943-782542 telefono-zenbakietara deitu edo adiskideak@arantzazu.org helbidera idatzi jardunaldira etorriko zarela baieztatzeko. Bertaratzen direnek Arantzazu aldizkariak Sáenz de Oízari eta Laorgari buruz prestatu duen monografikoaren ale bana jasoko dute."

Pintura lehiaketa
 “Xavier Alvarez de Eulate” III. Pintura lehiaketa
Pintura azkarra aire librean
Haurrak (11 urtera arte), gazteak (12-16 urte) eta nagusiak kategoriak
Arantzazun, 10:00-17:00
(Zigilatzea eta izen ematea, Gandiaga Topagunean 10:00-12:00