"Oñatiko Unibertsitatea" II. Arkeotopaketa

Jardunaldiak

2022-10-27T09:30:00+02:00 2022-10-27T09:30:00+02:00 2022-10-27T09:30:00+02:00
  • 2022-10-27T09:30:00+02:00 2022-10-27T09:30:00+02:00
  • Sancti Spiritus unibertsitatea

Jardunaldiak

Urriaren 27 eta 28an

Urriaren 27an eta 28an “Oñatiko Unibertsitatea” II. Arkeotopaketa ospatuko da Oñatin.

Ekimenak Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udalak/Arrikrutzeko Kobak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea du helburu, eta ondarea bera ezagutzeaz gain gizartean zabaltzea.

“Oñatiko Unibertsitatea”ren bigarren edizio honetan, Oñatin, hainbat ikerlari bilduko dira "Euskal Historiaurrea: eguneratzea eta etorkizuneko erronkak” gaia aztertzen. Euskal Herrian historiaurreko ikerketaren beharrezko eguneratzeaz eta etorkizun hurbilean sortzen zaizkion erronkei buruz hausnartzea da helburua.

Gainera, GIZAPRE Ikerketa Taldearen lehen bilera eratzailea egingo da, alderdi estrategikoak eta antolakuntzako bideak eztabaidatuko dira.
Edizio honetan, taldearen jarduerari lotutako ikertzaileez gain, funtzionamenduaren zenbait alderdi zehatzetan parte hartzen duten pertsona ugari izango dira.