"Nola hezi haur eta gaztetxoak parekidetasunean. Hezkidetzarako estrategia eta baliabideak" ikastaroa

"Nola hezi haur eta gaztetxoak parekidetasunean. Hezkidetzarako estrategia eta baliabideak" ikastaroa
2016-12-02T17:30:00+01:00 2016-12-02T17:30:00+01:00 2016-12-02T17:30:00+01:00
  • 2016-12-02T17:30:00+01:00 2016-12-02T17:30:00+01:00 - 2016-12-03T09:00:00+01:00 2016-12-03T09:00:00+01:00
  • Webgunea ikusi
Garapen Komunitarioa eta Partaidetzarako sailak antolatuta . Ikastaroetan parte hartzeko izen eman behar zen

8 orduko tailerra izango da, 2 lansaioetan banatua. Dinamika praktikoen bidez (jolasak, ideien jauzia, eztabaidak, galdetegiak, kasuen ikerketa…) landuko dira edukiak eta norberaren esperientzietatik abiatuta, hausnarketarako guneak ere sortuko dira.

Ikastaro honetan izen emateko orduan, haur eta gaztetxoekin harreman zuzena duten taldeek lehentasuna izango dute.

Ikastaroen datak eta ordutegia:

  • Abenduak 2, 17:30tatik 21:00tara
  • Abenduak 3, 9:00tatik 13:30tara

Tokia: Euskaldun berri aretoan - Bidebarrieta 18 (Euskaltegi ondoan).
Irakasleak: Urtxintxa Eskola