NOKA, emakumeon ahalduntzerako tresna ikastaro berria

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Noiz 2021/02/16 18:00
Non Gaztelekua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

  Hika hitz egiten duten emakumeak, ia ezkutuan eta hizkera horri baliorik eman gabe aritu izan dira, konplexuz beteta; baserrikoa, bortitza, gizon plantak egiteko hizkera, marimutilena, zatarra... deitu izan zaio. Sexismoaren eskutik, noka desagertzear da. Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu, eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek.

• Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau)
• Eguna: Astearteak
• Data: Otsailaren 16tik apirilaren 27ra
• Ordutegia: 18:00-20:00
• Lekua: Gaztelekua
• Matrikula: 20€

IZEN EMATEAK: www.oñati.eus helbidean edo Berdintasun departamenduarekin harremanetan jarrita (Berdintasuna@onati.eus / 943780411 (010)), otsailaren 9a baino lehen.


« Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728