"Nepal Lagunduz" taldearen prentsaurrekoa

"Nepal Lagunduz" taldearen prentsaurrekoa
2016-01-27T19:30:00+01:00 2016-01-27T19:30:00+01:00 2016-01-27T19:30:00+01:00
  • 2016-01-27T19:30:00+01:00 2016-01-27T19:30:00+01:00 - 2016-01-27T20:30:00+01:00 2016-01-27T20:30:00+01:00
  • Kultur Etxean
Prentsaurreko irekia

"Nepal Lagunduz" taldeak prentsaurreko irekia eskainiko du (Hedabideentzat eta interesa duten herritar guztientzat)

GAIAK

Elkartasuna eta Oñatiarren Elkarlana

Maiatzan 12an Lurrikara indartsu batek astindu zuen Nepaleko lurrak, etzen egun batekoa baizik eta 3 astean zehar izan ziren hainbat errepikapenak. Horren ondorioak gogorrak izan ziren Nepaleko biztanleentzat: Monumentu garrantzitsuenak erorita, errepideak suntsiturik, Etxeak jota erorita, hildakoak Nepaleko lurralde guztian.

Berehala piztu zen mundu osoan Nepalekiko Elkartasun haundi bat, eta baitere Oñatin.

2015eko maiatzaren 25ean talde bat bildu ginen Oñatiko Turismo Bulegoa zenbait norbanako Oñatiar, Debagoieneko nepaldarrak eta Oñatiko zenbait talde eragileetako ordezkariak, nola Txantxiku Ikastola eta Elkarhezi Ikastetxea, , Aloña Mendizale Elkartea, Mendiak eta Herriak Mendigidari Elkartea, Mundu Solidarioa, eta bileraren deitzaile izan ziren Felipe Uriarte eta Urko Egaña.

Horrela sortu zen Nepal Lagunduz Taldea eta geroztik orainarte, poliki bainan etengabe lanean aritu izan gara. Helburu nagusia dirua biltzea izan zen ondoren diru hori Nepaleruntz bideratu ahal izateko.

Ideia zentrala izan zen dirua iristea egtan beharra zegoen tokiren baten batera, bidean dirua gal ez zedila eta Taldeak ezagutu eta kontrolatuko zuen nunbaitera iristea.

Egindako Lehendabiziko jarduerak

  • Ekainak 3 Bilkura eta prentsaurrekoa Kultur Etxean, 19:00etan
  • Ekainak 10, asteazkena Diapositiba emanaldi Kultur Etxean, 19:00etan, Euxebito Novoaren eskutik
  • Ekainak 12 Pintxo pote solidarioa, Debagoienako  Nepaldarren Komunitatearen laguntzaz.
  • Ekainak 15etik 30era Felipe Uriarteren Argazki erakusketa Oñatiko Turismo Bulegoan
  • Ekainak 10etik aurrera itsulapiko solidarioak ipini ziren Turismo Bulegoan, Kultur Etxean, Polikiroldegian, Urbiako Fondan.

Kamixeta Nepal Lagunduz

Azaroan abiatu genuen Kamixetak egiteko lanak eta horrela plazaratu genuen Abenduan 18an Elkartasun Kamixeta.

Kamixetarena Nepal Lagunduz Taldearen Elkarlanerako joera adibidea nabarmena izan da: Txantxiku Ikastolako Roberto Maiztegi eta Rafa Guridi atera zuten aurrera diseinua eta Elkarhezi Ikastetxeak Eguberriko Azoka Solidarioan saldu zen.

6000 €uro bidali nahian

Horrela Nepal Lagunduz Taldearen jarduereen istorioa, eta lan horien fruitua ederra izan da: 6000 € bidu ditugu.

Eta orain ederrena gelditzen zaigu, diru hori behar den tokira bidaltzea.

Lehendabiziko diru puska bidalita dago, 2.500 €uro hain xuxen.

Bada proiektu bat abian, Chaurikharka Proiektua, eta horreen bidez erabaki da 2500 € horiek bideratzea. Chaurikharka herrixka oso ezaguna den Lukla Goimendiko Aireportutik hurbil dago, 15 minutuetara, Dudh Kosi Himalaiako Ibai haundiaren goikaldean eta 2700 metroetako altueran. Lurrikarak Chaurikharka herria erabat suntsitu zuen eta etxe guzti guztiak erori ziren.

Oñatiarron dirulaguntzaren esker Ringi Kantsa eta beren gurasoen Txetzi Puti Sherpa (ama) ta Gaga Tembaren etxeak bereraikitzeko erabiliko da. Ringi Kantsa eta bere senarra Pemba Lamu Sherpa, bi semetxo dituzte Fursonam Sherpa 13 urte ta  Wongchhu Sherpa, 5 urte.

Horrelako etxe bat bereraikitzeko 200.000 Rupiak behar dira, gaur eguneko dibiseen trukearen araueran 1762 €uro. Hau da bidaliko dugun laguntzaren ia familia horren bi etxeak bereraiko dira.

Lanean gaude beste 2.500 € beste Proiekto batera bidaltzeko eta laister honen berririk emateko tenorean izango gara.

Lanean jarraitzeko asmoarekin: Konzertua eta Everestera Elkartasun Trekina

Nepal Lagunduz Taldeak ez du bere jarduera etengo, lanean jarraitzeko asmoa baitugu.

Otsaila – Martxo inguruan Konzierto interesgarri bat antolaketetan jardun gara, Jean Mixel Bidexahar iparraldeko kantaria ekartzeko asmoa dugu eta laister horren berririk izango dugu.

Bestetik Elkartasunaren Trekking bat ere antolatzeko asmoa dugu, Mendiak eta Herriak mendigidari elkartearen laguntzaz. Ibilaldia ezin erakargarriago izan, aintzinako Everest mendirako iristeko erabiltzen zen ibilaldia, Jiritik abiatu, 8 bat egunetan beheko bailaretan gora ta behera ibiliz, Chaurikharka eta Luklara iritsi, Ringi Kantsa eta Gaga Temba etxeak bisitatu eta beste 8 egunetan Everesteko Beheko Kanpalekuraino hurbildu, Kala Pattar mendigailurreraino 5545 metroetaraino hain xuxen Everest aurrez aurre.

Kamixetak oraindik salgai

Oñatiko Turismo Bulegoan: Umearenak 10 €, Helduak 12 €

Laguntzak

Erantzun bikaina izan zen Oñati herritik eta hainbat jende babestu zuten aurrera ateratako ekitaldiak.

Tartean eskerrak eman behar diegu: Cartonajes Arregi, Juan Zelaia,Upaingoa, Roberto Plazaola, Oñatiko Udal gobernua Eta nola ez Oñatiar anonimo askori.

Nepal Lagunduz Taldea