Nazioarteko 63. Artzain Txakurren trebetasun txapelketa

Txapelketa

2023-09-24T10:30:00+02:00 2023-09-24T10:30:00+02:00 2023-09-24T10:30:00+02:00
  • 2023-09-24T10:30:00+02:00 2023-09-24T10:30:00+02:00 - 2023-09-24T13:00:00+02:00 2023-09-24T13:00:00+02:00
  • Santa Lutzian

Txapelketa

Oñatiko jaixak 2023 egitarauan barne

Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera nazioarteko txapelketari. Aurtengoa 63. edizioa da. 1955. urtean ospatu zen lehenengoz txapelketa. Bost urteko etena izan zuen txapelketak, 1961etik 1967ra bitartean eta ordutik, urtero-urtero ospatu izan da 2020an ezik (pandemia dela eta ez zen txapelketarik egon)

Arrazari dagokionez, mota desberdineko txakurrek hartuko dute parte. “Betiere, txakurrik onenen presentzia izango da Oñatin”.

Txakurrek, beti bezala, bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoan, aurretik zehaztutako ibilbide batean ibili eta epaimahaiak aukeratutako hesi-tartetik pasa beharko dute artaldea. Bigarrenean, artaldea hartu eta zelai erdian dagoen eskortan sartu beharko dute.