Musika bandaren kontzertua

Musika

2024-03-16T13:00:00+01:00 2024-03-16T13:00:00+01:00 2024-03-16T13:00:00+01:00
  • 2024-03-16T13:00:00+01:00 2024-03-16T13:00:00+01:00
  • Zubikoako pilotalekua

Musika

“Zirko gunea” kontzertua

"ZIRKO GUNEA" du izenburua Oñatiko musika bandak martxoan eskainiko duen emanaldiak, denboraldiko laugarrenak. Kontzertu pedagogikoa izango da, familia giroan gozatzekoa.
Musika bandarekin batera, hainbat gonbidatu eta protagonista ikusiko ditugu eskenatokian, hala nola: gimnasia erritmikako dantzariak, Potx magoa, musika eskolako lengoaia musikaleko 'MIFASOL' karakolak, Potx eta Lotx pailazoak...
Aurkezle lanetan Izaskun ariko da eta sorpresa gehiago ere izango omen dira.
Zubikoa pilotalekua zirku bihurtuko dute denen artean, eta musikaz, dantzaz, ahotsez eta zirkuaren magiaz gozatzeko aukera eskainiko duen emanaldi berezia izango da. Musika Bandarekin batera Banda Gaztea taldeko musikari gazteek ere parte hartuko dute.

Egitaraua:

  • Au Cirque. M. Chapuis
  • Grand Galop (Circus marx). J. Vinson-en moldaketa
  • Sogno di volare. C. Tin (M. Cornaway-ren moldaketa)
  • The Nutcracker Swing. P. Tchaikovsky (j. Rhinow-ren mold.)
  • Fantasia. J. Vinson-en moldaketa
  • El caracol MI FA SOL. A. Ferran
  • Copacabana. N. Iwai-ren moldaketa
  • Grand galop (Circus marx). J. Vinson-en moldaketa

Sarrerak (dohainik) aldez aurretik eskuragarri Txokolateixan eta musika eskolan.

Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte